XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ume txiki guztiak, inguruan zituen orpoz orpo.

Guztiak berari begira.

Bera hantxe erdian, guztien artzai edo animali domatzaile balitz bezala.

Pozik, Tomek bere inguruan onartzen zituelako.

Bere adineko mutilak, ezer pasa izan ez balitz bezala agertzen ziren.

Baina, alferrik; izugarrizko enbidia sentitzen zuten barnean... Nork ez zuen guztia emango, halako azal beltz hura edukitzeagatik? Hamaika borroka eta enbata eta haize artean zaildu eta beztutakoa.

Hura bezala eroe bat kontsideratua izateagatik? Tomek ongi zekien.

Mutilek beste konturik ez zuten eskolan.

Azkenik bi eroeak, Tom eta Joe, gogaikarriak bihurtu ziren.

Beti beren kontuak esaten.

Bat egin bazuten, hamar aldiz haundiagoak.

Eta hasi berriak ziren.

Beraz irudimen bero hartatik atera zitekeen matrakaldia hark ez zuen bukaerarik.